XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beronen iztegi ederra ikustea naikoa da berezitasun ugariak aurkitzeko.

Eta ez eukan errazoi faltarik.

Esaterako, zergaitik Tx, Tz ta ts idazteko abots batentzat ikur bi?.

Baiña Azkue'k, batasuna egitearren eta bakeagaitik, Sabin'en idazkerea ontzat artu eban.

Gizon aundi ta euskaltzale jatorreren bidea au be.

Eliztian, alkartuta lez, biak lan egin eben, baiña Azkue da baliotsuagoa.

Eta Itz-osotze edo morfolojian, Azkue'ren lana oso ederra da.

Sabin'ek onetan, Bizkai'ko euskerea geiago kontuan artzen ebalako edo, ba ditu batura-bidean onartu ezin legikezan fonetismo edo aboskeri batzuk.

Azkue'k ardura aundiaz artu eban euskera batuaren arazoa eta urtenbide lez gipuzkoera osotua jarri eban.

Gaur be kontuan artu bearreko bidea, geroago esango dogun lez.

Gizon bi onein eta euren inguruan lan egin ebenena da gaur arte euskera baturako egin dan lanik aundiena, goragarriena ta jatorrena.

22. Euskaltzaindia sortzea itxaropen aundi bat izan zan batua egiteko bidean.

Erakunde onen gaurko jokabidea oso illuna ta nastatua da, argi-aldia itxaroten gagoz.

Azkue ta bere inguruko euskalzale jatorrak izan ziran Euskaltzaindia sortu ebenak eta Azkue bera izan zan bizitza guztian erakunde onen lendakari, zuzendari edo buru.

Euskerea batzea, Euskaltzaindi jaio-barriaren arazorik gogokoena izan zan eta euskaltzaiñak gai oneri buruz aztertze ta lan sakonak egin zituen.

Baiña artu dagigun kondairearen aria.

1918'ko urterrillaren 18'an, Elgezabal'dar Kosme'k, Alderdi'ren izenean Bizkaia'n Aldundiko zanak, Landaburu'tar Felix'egaz batera izenpetuta, euskeraz idatzitako idazki bat irakurri eban Aldundian eta Euskalerri osokoak kideko dirala, euskerearen alde lan egin eban erakunde bat eskatu eban.

Bizkai'ko Aldundiak errez onartu eban eskari au eta beste Aldundiai agertu eutsen.

Aldundiak Oñate'ko batzarrera, 1918'ko urrilaren 8'an, agertu eben burutapen eder au eta antxe aztertu eben euskaltzalerik ospetsuenak, eta gero, 1919'ko iraillaren 21'ean, Gipuzkoa'ko Aldundi'etxean, irasi zan Euskaltzaindia, 12 euskaltzain oso zituala, euretatik 9 egoaldekoak eta iru iparraldekoak.

Bereala asi zan euskerea batzearen lana.

Lenengotan, sei ikur onartu ziran bokal edo abots bakartiak (a, e, i, o, u,û) eta 25, konsonanteak edo abots lagundunak idazteko.

Arau oneik, eta besteren batzuk, onartzeko eskatu jaken euskal-idazleai, 1920'ko urtarrillaren 7'an eta 8'an egin ziran batzarretan.

Urte onen aprillean, Kanpion eta Broussain'ek, euren lankideen eskariz, INFORME SOBRE LA UNIFICACION DEL EUSKERA ekarri eben.

Asko zabaldu zan agiri au eta jendearen eritxiak, berbaz eta idatziz artzeko gertu egoala iñoan Euskaltzaindiak.